XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Edo kinkiladenda bat zabaltzen dute.

- Hartu pattar xorta bat biderako.

- Ez, mila esker. Ardoak deabruak berpizten dituela esan digu erretore jaunak.

GAUEZ

Mirandek betaurrekoak xukatu zituen eskuzapi txiki batez.

Beheko su erdi iraungitik zetorren keak errautsak zabaldu eta kristalak lausotu zizkion.

Horra hor dozena bat orri baino gehiago poema hilaurrez beteak sutan erretzen.

Poema bilduma bat egiteko proiektua aurkeztu eta ezezko erantzuna jaso berria zuen.

Agian, onena benetako oporraldia hartzea izango zen, edo Ameriketara joatea.

Laxalti galdetu beharko zion nola moldatuko zen mendebaldeko behizainen artean.

Sua iraungitzear zegoen, eta kanpora irten zen egur puska baten bila.

Egurtegia hutsik zegoen, baina esne plateraz oroitu zen, eta baratzera hurbildu zen.

Esnerik ez zegoen, eta beste xorta bat ekarri zuen sukaldetik.

Gero, etxera joan, eta giro goxo-epela nabaritu zuen egongelan.

Izan ere, beheko sua bizi-bizi zebilen, hiru enbor ebaki berriak txinpartaka ari zirela.

GOIZEZ

Mirande esku hutsik azaldu zen postaria agurtzera.

- Gaur ez duzu gutunik?

- Ez dut astirik izan idazteko.

- Telefonoz dei egitera joan naiz Ameriketako lagunei.